154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Leitzako Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala

Lurzoru ez urbanizagarrian familibakarko etxebizitza berriak eraiki ahal izateko eraikinen arteko 100 metroko distantzia minimoa kentzeko asmoz, Arautegi Urbanistikoaren 50. artikuluaren aldaketa hasiera batean onartu zuen Leitzako Udalbatzak 1998ko azaroaren 27an eginiko bilkuran, era honetan, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzaren gaineko Foru Legearen garapenerako Erregelamenduaren 9. artikulura Leitzako Arau Subsidiarioak egokituz. Hau dena kontuan harturik, aipatutako artikuluaren erredakzio berriak honela dio:

Arautegi Urbanistikoaren 50. artikulua:

"B eremua.-Zonalde honetan eremuaren nekazari eta abeltzaintzarako erabilpenarekin harremana daukaten eraikinak onartuko dira, beti ere, aipatutako harremana behar den moduan justifikatzen bada.

Gainera, familiarentzako etxebizitza isolatuak onartuko dira, beti ere, hurrengo baldintzak betez gero:

-Lurzati minimoa: 4.000 metro karratu.

-Gehienez ere, lurzatiaren %5eko okupazioa onartzen da.

-Ez dira onartuko bi altuera baino gehiagoko eraikinak.

-Eraikinaren gehienezko altuera 7-metrokoa izanen da.

Leitzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemzortziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Mikel Illarregi Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9811449