II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E I T Z A
Xehetasun azterlanaren hasierako onespena
Leitzako Udalbatzak, 1998ko azaroaren 27an eginiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen PII Landa Industrialdeko P.7.b eta P.8.b lurzatien alineazioak eta eraikigarritasunaren kokapena aldatzeko Construcciones Pagozelay Goizabal, S.L. enpresak sustatutako xehetasun azterlana, hamabost eguneko epean aditzera emanez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Aipatutako xehetasun azterlana aztergai izanen da Udaletxeko Idazkaritzan jendearen harrerako ordutegian eta egoki juzkatzen diren alegazioak egin ahalko dira."
Leitzan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemzortziko azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Mikel Illarregi Elberdin.
Iragarkiaren kodea: A9811448