II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
AURIZKO UDALA
Orubeen enkantea, etxebizitzak eraikitzeko
Aurizko Udalak ondoren aipatzen diren orubeak saldu nahi ditu enkante publikoan eta plegu itxiaren bidez. Orube horiek Kanaleburua inguruan daude eta etxebizitza familiabakarrak eraikitzeko dira:
-1go. orubea. Kanaleburua inguruan kokatua, lurzoru urbanizagarria, lurzoru urbanizagarriaren lursail- birzatiketaren 3 zkia. duen lurzatiari dagokio. Lurzorua 803 m2-koa da. Iparralde eta Hegoaldetik karrika publikoarekin muga egiten du, Ekialdetik 4 zkia. duen lurzatiarekin eta Mendebaldetik 2 zkia. duen lurzatiarekin. Oinarrizko prezioa: 7.200.000 pta.
-2. orubea. Kanaleburua inguruan kokatua, lurzoru urbanoa, lurzoru urbanizagarriaren lursail-birzatiketaren 22 zkia. duen lurzatiari dagokio. Lurzorua 500 m2-koa da. Iparraldetik Herri Katastroaren 5 poligonoko 55 A lurzatiarekin, Severina eta M. Cruz Dufur Notari andreena dena, muga egiten du, Hegoaldetik karrika publikoarekin, Ekialdetik urbanizazioaren 23 zkia. duen lurzatiarekin eta Mendebaldetik Gregorio Martinez Iturrirena den 21 zkia. duen lurzatiarekin. Oinarrizko prezioa:5.500.000 pta.
-3. orubea. Kanaleburua inguruan kokatua, lurzoru urbanoa, lurzoru urbanizagarriaren lursail-birzatiketaren 23 zkia. duen lurzatiari dagokio. Lurzorua 493 m2-koa da. Iparraldetik Herri Katastroaren 5 poligonoko 55 A lurzatiarekin, Severina eta M. Cruz Dufur Notari andreena dena, muga egiten du, Hegoalde eta Ekialdetik karrika publikoarekin, eta Mendebaldetik urbanizazioaren 22 zkia. duen lurzatiarekin. Oinarrizko prezioa: 5.400.000 pezeta.
Eskaintzak aurkezteko epea: honako iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 16. eguneko 13:00 arte. Aurkezteko lekua: Aurizko Udaletxeko Idazkaritza
Kartazalaren barnean eskaintza egiten den orubearen zenbakia jarriko da. Kartazalaren barnean eskaintza sartuko da, honako iragarkian jarritako proposamen ereduari jarraikiz, eta baita orubearen oinarrizko prezioaren %2 ordaindu izanaren agiria ere.
Baldintza plegua interesdunen eskura egonen da Udaletxeko Idazkaritzan, Aurizko Udal Plazaren 1 zkia.
Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egunean, enkantea eginen da Aurizko Udaletxeko Bilkura Aretoan eta baita behin behineko esleipena ere.
Auritzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Alkatea, José Ignacio Dufur Oharriz.
PROPOSAMEN EREDUA
............................ J/A-k, adinez nagusi, ..........................(e)ko bizilagun, ...................... I.F.Z. zenbaki duenak, ..... zkia. eta ........... m2-ko lurzorua dituen orubea enkante publikoa eta plegu itxiaren bidez salduko dela jakinik eta salmenta arautzen duen baldintza plegua ezagutu ondoren, .................... (hizkiz eta zenbakiz) ................ pezeta eskaintzen ditu errandako orubearen truke.
(Lekua, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9811445