I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
446/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, D.B.H.ko ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoen titularrak diren udal eta kontzejuei, ikastetxe horien kontserbazio, mantenimendu eta zainketa gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 1998ko iraila-abendua denboraldiari dagozkion dirulaguntzak ematen dizkiena.
Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 13ko 150/1996 Dekretuak egindako aldaketaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola eraikin batzuk atxikita gelditu ziren, kasu batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz emateko, eta bertze batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (D.B.H.I.) sortu ziren udalen jabetzako eskola eraikinetan.
Lehenbiziko kasuan, udalek hartu beharko dituzte beren gain D.B.H.ko lehenbiziko zikloa eskolatzeko gastuak, halaxe xedatzen baita LOGSEren Hamazazpigarren Xedapenaren bigarren idazatia aldatu zuen Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 168. artikuluan.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei dagokienez, Hezkuntza Administrazioak ordaindu beharko dizkie eraikinen titularrak diren udalei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeagatik haietan sortzen diren kontserbazio eta mantenimendu gastuak eta, beharrezko bada, baita zainketa gastuak ere.
Hezkuntza Administrazioak aipatu gastuak ordainduko ditu dela ikasleko, dela unitateko, gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten haren ikastetxe berekiekiko berdintasun irizpideak erabiliz. Gastu horiek ikastetxeen kontserbazio, mantenimendu, funtzionamendu eta zainketa kontzeptuei lotuko zaizkie, alde batera utzita garbiketa, atezaintza, administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuak, baita irakasleenak ere.
Era berean, aipatu gastu horretatik aparte gelditu da bulegoetako eta irakaskuntza jardueren materialaren finantzazioa ere, hori ikastetxeetako zuzendaritza taldeek kudeatzen baitute.
Zainketa edo segurtasun gastuei, atezaintzakoei, baldin badaude, eta garbiketakoei dagokienez, udalerrietan eta beren ikastetxeetan egoera ezberdinak izaten direnez, beharrezkoa da toki korporazio bakoitzak Hezkuntza Administrazioan aurkeztea 1998/99 ikasturtean izan diren gastuak, dagokien dirulaguntza kalkulatu ahal izateko proportzionaltasun irizpideen arabera, hau da, kontuan hartuz eskolatuak eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen kopuru osoaren kostua zein den guztira.
Hortaz, Departamentu honetako Inbertsio Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txosten baten bidez proposatu da 1998ko iraila-abendua denboraldiari dagozkion dirulaguntzak ematea, 1998/99 ikasturteko dirulaguntza guztiaren % 40 hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak ematen dituzten ikastetxeen titularrak diren Nafarroako udal eta kontzejuei, eraikin horietan aipatu irakaskuntza lana egiteagatik sortzen diren kontserbazio, mantenimendu eta funtzionamendu gastuak ordaindu ahal izateko.
Horrenbertzez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Foru Agindu honen Eranskinean agertzen diren 1998ko iraila-abendua denboraldiko dirulaguntzak ematea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeko eraikinen titularrak diren Nafarroako udal eta kontzejuei, zeregin horrengatik ikastetxe horien kontserbazio, mantenimendu eta funtzionamendurako sortzen diren gastuak finantzatzeko.
2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak luza ditzan, osotara 16.299.292 pezeta egiten dutenak, egun indarra duen gastuen aurrekontuaren 41110-4600-4222 kontusailaren 12800-0 lerroaren kargura.
3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzen diren ikastetxeen funtzionamendu, kontserbazio eta mantenimenduaren gastua ordaintzea. Aipatu eraikinen titularra den udal edo kontzejuak ezin izanen die dirurik kobratu dirulaguntzaren xede den irakaskuntza arautu horiek eragindako gastuagatik, ez ikasleei edo haien familiei, ezta haiek heldu diren toki entitateei ere.
4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeetako garbiketak, zainketak edo seguritate neurriek, hala nola, horrelakorik balego, atezaintzak sortutako gastuaren zati proportzionala diruz laguntzeko, ukitutako udal edo kontzejuek 1998ko iraila-abendua eta 1999ko urtarrila-abuztua denboraldietan kontzeptu horiengatik izan dituzten gastuen ziurtagiria, Toki Korporazioko idazkariak luzatua, aurkeztuko dute Departamentu honetako Inbertsio Zerbitzuan, 1999ko irailaren 30a baino lehen.
5. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezen agintzea.
6. Foru Agindu hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar bezalako ondorioak izan ditzaten: udal eta kontzeju interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Itun eta Dirulaguntza Bulegoari.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
ERANSKINA
1998ko irailetik abendura D.B.H.ko ikasleak eskolatzeko gastuak udal eta kontzejuei ordaintzea
UDALA/KONTZEJUA Z E N T R O A T A L D E A K ZENBATEKOA/PEZETAK
AZAGRA D.B.H.I. 8 1.118.067
BERRIOZAR D.B.H.I. 14 1.956.618
ZARRAKAZTELU D.B.H.I. 9 1.257.826
CORTES D.B.H.I. 8 1.118.067
DONEZTEBE D.B.H.I. 10 1.397.584
LEITZA "AMAZABAL" B.H.I.(1) 5 698.792
MENDAVIA D.B.H.I. 7 978.309
NOAIN "ELORTZIBAR" D.B.H.I. 8 1.118.067
IRUÑA "PLAZA DE LA CRUZ" B.H.I.(2) 14 1.956.618
VIANA D.B.H.I. 6 838.550
TUTERA BENJAMIN DE TUDELA B.H.I.( 3) 7 978.309
UDALA/KONTZEJUA Z E N T R O A I K A S L E A K ZENBATEKOA/PEZETAK
AGOITZ D.B.H.I. 107 934.624
GARRALDA D.B.H.I. 55 480.414
LARRAINTZAR D.B.H.I. 102 890.950
OTSAGABIA D.B.H.I. 34 296.983
ERRONKARI D.B.H.I. 32 279.514
IGUZTIRA 16.299.292
(1) DBHko ikasleak Eskola Publikoan daude eskolatuak.
(2) "Plaza de la Cruz" B.H.I.ko ikasleak "José Vila" Eskola Publikoan daude eskolatuak.
(3) "Benjamín de Tudela" B.H.I.ko UBIko ikasleak "Elvira España" Eskola Publikoan daude eskolatuak.
Iragarkiaren kodea: A9811172