I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Ebazpenak
2739 EBAZPENA, 1998ko azaroaren 4koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, untxiak bizirik harrapatu eta ondoren merkaturatzeko baldintzak baimentzen dituena.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak jakinarazi du mendi untxia Nafarroako hegoaldean oinarrizko ehizi bat izan dela. 1989. urtearen hasieran pneumonia hemorragiko-birala agertu zen eta, horren ondorioz, populazioak izugarri jaitsi ziren. Hori dela eta populazioa oso mantso berreskuratzen ari deneko edo berreskuratze hori oraindik nabarmendu ez deneko aldeetan urduritasuna da nagusi. Arazo hori espeziearen banaketa esparruko iparraldeko mugan dauden ehiza barrutietan da bereziki larria.
Horren ondorioz, ukituriko ehiztari elkarteen aldetik, presio handia egin da jatorria bermaturik daukaten untxiak eman dakizkien, ehiza barrutiak populatzeko.
Nafarroan 1993tik 1995era bitarte untxiaren biologiaren zenbait gorabeherari buruz eginiko azterlanek adierazi dute egoera ona dela gaisotasunen aurkako iraupenari buruz eta Azkoiengo mendietako eta Nekeak inguruneko untxien populazioen aldakortasun genetikoa handia dela. Azterlan horien ondorioak Boletín de Información Técnica sobre Especies Cinéticas delakoaren 4. zenbakian argitaratu ziren.
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurugiro zuzendari nagusiaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren eskurantzak esleitzeko irailaren 26an eman zuen 3/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Urte osoan, tranpen edo hudoaren eta sareen bidez untxiak bizirik harrapatu eta ondoren merkaturatu eta Nafarroako beste ehiza barruti batzuetara eramateko baldintzak ezartzea, honelaxe:
a) Baimena eskatzen duten eta osorik edo hein batean Azkoiengo mendietan edo Nekeak ingurunean dauden ehiza barrutiei ematen ahalko zaie. Hauexek dira: Azkoiengo NA- 10.093 ehiza barruti pribatua, Azkoiengo NA-10.095 ehiza barruti publikoa eta Azkoiengo NA-10.097 ehiza barruti pribatua Azkoiengo mendietakoak eta Mendigorriko NA- 10.372 ehiza barruti publikoa, Añorbeko NA-10.084 ehiza barruti publikoa, Garesko NA-10.131 ehiza barruti publikoa, Obanosko NA-10.138 ehiza barruti publikoa, Artaxoako NA-10.452 ehiza barruti publikoa eta Itzarbeibarko NA-10.526 ehiza barruti publikoa Nekeak ingurukoak.
b) Ehiza barrutietako untxi dentsitatea, gutxienez ere, 10 untxi/Km2 izanen da (ugaritasun indize kilometrikoaren bidez neurtuko da), espeziarendako egoki den esparru osoan. Esparru horrek, gutxienez ere, 200 hektarea hartuko ditu.
c) Baimena emanen da, urte osoan, untxiak bizirik harrapatzeko, animalien osotasuna bermatzen duen edozein metodoren bidez, baldin eta ugaritasun indize kilometrikoak 10 untxi/km2 baino gehiagokoak badira.
d) Untxiak gutxienez ere beste ehiza barruti bateko mugatik ehun metrora harrapatu beharko dira, ukituriko ehiza barrutiek bestela erabakitzen dutenean salbu.
2. Aditzera ematen da, Ebazpen honen aurka, bidezko dela errekurtso arrunta paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, gehienez ere hilabeteko epearen barrenean, jakinarazi edo, hala bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114, 115 eta 116. artikuluekin bat.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren lauan.-Ingurugiro zuzendari nagusia, José Torres Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A9811174