I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1330/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Atarrabiako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra, Atarrabia kaleko 13. zk., U.C.A. 3b unitatean, aldatzeko espedientea, Santos Jimeno Guembe jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Atarrabiako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Espediente horrek aipatu unitateko bolumenen berrantolaketa proposatzen du, hango etxebizitza-eraikina finkatzeko.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Atarrabiako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra, Atarrabia kaleko 13. zk., U.C.A. 3b unitatean, aldatzeko espedientea, Santos Jimeno Guembe jaunak sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau Atarrabiako Udalari eta Santos Jimeno Guembe jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita seian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9811164