I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1322/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aurizberriko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioak 9. poligonoko 170, 171, 172 eta 173. lurzatietan aldatzeko espedientea, Ana Villanueva Martínez andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.
Erroibarko Udalak idazpuruan aipatu espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Aurizberriko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioak 9. poligonoko 170, 171, 172 eta 173. lurzatietan aldatzeko espedientea, Ana Villanueva Martínez andreak sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen kontra errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.
3. Foru Agindu hau jakinaraztea Erroibarko Udalari, Aurizberriko Kontzejuari eta Ana Villanueva Martínez andreari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9810938