154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1315/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jaurrietako Lerrokaduren Agiria 1. poligonoko 111. lurzatian, José Angel Cambra Burgaleta jaunak eta Noelia Arguedas Sario andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Jaurrietako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jaurrietako Lerrokaduren Agiria 1. poligonoko 111. lurzatian, José Angel Cambra Burgaleta jaunak eta Noelia Arguedas Sario andreak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Jaurrietako Udalari, José Angel Cambra Burgaleta jaunari eta Noelia Arguedas Sario andreari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9810931