154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1307/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Mendaviako Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioak lurzoru urbanizagarri antolatuaren S4 Sektorean -erabilera industriala- aldatzeko espedientea, herri horretako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Mendaviako Udalak Arau Subsidiarioak aldatzeko espediente bat aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin. Bertan industrialdearen berrantolamendua proposatu da, ondoko hauetan oinarriturik: lurzoruaren eraginaren eta urbanizazioaren kostuak murriztea, lurzatien forma eta neurriak berraztertzea eta katastroko 3. poligonoko 100. lurzatia kanpoan uztea.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Mendaviako Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioak lurzoru urbanizagarri antolatuaren S4 Sektorean -erabilera industriala- aldatzeko espedientea, herri horretako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Mendaviako Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9810923