154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1306/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Mendigorriako "El Molino" kanpina handitzeko Plan Berezia, Nila Apesteguia Arriaga andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Mendigorriako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian azaltzen diren zehaztapenak eginda.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Mendigorriako "El Molino" kanpina handitzeko Plan Berezia, Nila Apesteguia Arriaga andreak sustatua, behin betikoz onestea, ofizioz ondoko zehaztapenak sartu beharko direla:

A. Ingurugiro zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 3452/1997 Ebazpenean aipatzen direnak:

-Ez da zuhaitzik botako.

-Bi metro luze baino gehiago diren zuhaiskak bere horretan utziko dira.

-Lurrezkoa izanen da egin nahi den bidea eta ibaiertzetik urruti dagoen zaldu barnean eginen da. Urak har dezakeen eremua konpentsatzeko landare espezie autoktonoak sartuko dira.

-Berdegunearen ureztapena, jarri nahi dena, beste erakunde batean eskatuko beharko dute kanpinaren titularrek.

-Ibaiaren uharkaren gainean ezarri nahi den plastikozko sareak ken daitekeena behar du aldian-aldian garbitu ahal izateko, bestela zaborra biltzen ahal da, sarea trabatu eta urak gainezka egin dezake.

-Ontziralekua eta ibaiaren ibilguko obrak egiteko baimena Ebroko Ur Konfederazioan eskatu beharko da, bere eskumenekoa baita.

B. Ebroko Ur Konfederazioak 1998ko urriaren 1ean egin txostenean emandakoak:

-Kanpalekuko instalazio guziak "Nafarroako Kanpalekuetako instalazioetan uholdeak izateko arriskuen azterlana" delakoan uholdeen birgertatze-aldien (500 urtekoen) eraginpeko gisa definitu diren eremuetatik at geldituko dira. Horretarako aipatutako dokumentazioan, H.2.2 idazatian, proposatutako neurriak edo antzekoak hartuko dira. Lur mugiketek ez dute uholdeen birgertatze-aldien (100 urtekoen) eraginpeko lursailen azpiko eremu naturalean eragin nabarmenik izanen. Plan Berezian zein Azterlanean erreferentzi plan ezberdinak erabili direla kontuan hartuko da baldintzetako zehaztapen guztietarako.

-Uholdeen birgertatze-aldian (500 urtekoan) urpean gelditzen den eremua ez da inola ere kanpaleku gisa erabiliko, ez eta uholde kasuan arriskua sor dezaketen jardueretarako ere.

-Mendigorriako "El Molino" kanpinaren zabalguneko hesiak, uholde kasuan traba eginen ez duen materialez osatua beharko du eta "Nafarroako Kanpalekuetako instalazioetan uholdeak izateko arriskuen azterlana" delakoan uholdeen birgertatze-aldien (5 urtekoen) eraginpeko gisa definitu lerrotik 5 metrora, gutxienez, jarri beharko da.

-Ibaiertzeko landare motak edo haien dentsitatea aldatzeko Erakunde honen baimena beharko da eta eskabidean espediente honen aipua eginen da.

-Arroko Erakundearen baimena beharko da uren hartuneak egiteko nahiz hondakin urak ibaiaren ibilgura botatzeko.

-Baldintza hauek Mendigorriako "El Molino" kanpina handitzeko Plan Berezian biltzen badira, horren barnean den ibilguak zaintzeko eremuko obra eta eraikinek ez dute Arroko Erakundearen aurretiazko baimenik beharko, Ur-jabari publikoaren Erregelamenduaren 78.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Mendigorriako "El Molino" kanpina handitzeko Plan Berezian egiten diren obrek, baldin ur-jabari publikoan egin behar badira, Arroko Erakundearen baimena eta kontzesioa beharko dute, Urari buruzko abuztuaren 29ko 29/1985 Legearen 22.a) artikuluan ezarritakoaren arabera. Horixe da, konparaziora, Planean aurreikusi den untziralekua.

2. Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluei jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Mendigorriako Udalari eta Nila Apesteguia Andreari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A9810922