154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

772/1998 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Saldiseko Kontzejuaren espedientea berriz ere jendaurrean jartzen duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 10/1996 Ebazpenaren bidez, Saldiseko Kontzejuaren iraungipen espedientea jendaurrean jarri zen.

Legez ezarritako prozedurari jarraikiz, 1996ko martxoaren 21ean espediente hura Lurralde Mugaketaren Batzordearen esku jarri zen, hark azter zezan. Ondoren Olloibar Udalerrikoa den Saldiseko Kontzejuaren iraungipenaren kontrako txostena eman zuen.

Saldiseko Kontzejuak aurkeztutako eskaera berria ikusirik eta aurreko jendaurreko alditik iragan den denbora kontuan hartuta, komenigarria ematen du hasitako administrazio espedientea berriro tramitatzeari ekitea, egoera juridikoetan aldaketak gertatu ahal izan direlako eta horiek aintzakotzat hartzea komenigarria izanen litzatekeelako afera hori hobeki ebaztearren.

Horiek horrela eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 27ko 149/1996 Foru Aginduak eskuordetu zizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Saldiseko Kontzejuaren iraungipen espedientea berriz ere hilabeteko epean jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, edozein pertsona fisiko edo juridikok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egin ahal ditzan.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Olloibarko Udalari eta Saldiseko Kontzejuari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren batean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Díez Díaz

Iragarkiaren kodea: A9811250