154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

618/1998 EBAZPENA, apirilaren 2koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Nuestra Señora de los Angeles" haurtzaindegia berritu eta LOGSErako egokitzeko obrak lehiaketa bidez, presako izapidaketa duen prozedura irekiaz, kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egin du Iruñeko "Nuestra Señora de los Angeles" haurtzaindegia berritu eta LOGSErako egokitzeko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Xedea: Iruñeko "Nuestra Señora de los Angeles" haurtzaindegia berritu eta LOGSErako egokitzeko obrak egitea.

Esleipena: lehiaketa ireki publikoa.

Hasierako prezioa: 61.222.216 pezeta, BEZa barne.

Kontratisten sailkapena: C taldea, D kategoria.

Aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 13 egun naturaleko epearen barrenean.

Agiriak: jatorrizkoaren edo kopia kautotuen bidez, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuko erregistroan: Abejeras kalea, 1, behea, 31007 Iruña.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta azterketa teknikoa interesatuen esku daude, goian aipaturiko helbidean irekiko dira, bulegoko orduetan, hots, 8:30etatik 14:30ak arte.

Proposamen ekonomikoen irekiera: proposamenak goian aipaturiko helbidean aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun balioduneko 12:00etan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hemezortzian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A9811718