I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1219/1998 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Tutera-Fitero NA-160 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Cintruénigo-Fitero" izeneko proiektua prestatzeko lanak esleitzen dituena.
Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeko 43. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, azaroaren 23ko 1219/98 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu dela:
-Kontratuaren xedea: "Tutera-Fitero NA-160 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Cintruénigo-Fitero".
-Esleitzeko era: lehiaketa.
-Esleitzeko prezioa: 7.150.000 pezeta.
-Epea: 3 hilabete.
-Esleipen-hartzailea: Berceo Ingenieros, S.L.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia.
Iragarkiaren kodea: A9811087