I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1190/1998 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 1999. urterako San Adriángo "Ega" BHIren ohiko garbiketa zerbitzua kontratatzeko baimena eman eta hura arautuko duten klausula administratiboen eta agindu teknikoen plegua onesten duena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du 1999. urterako San Adriángo "Ega" BHIren ohiko garbiketa zerbitzua kontratatzeko.
-Kontratazio mota: lehiaketa.
-Xedea: 1999. urterako San Adriángo "Ega" BHIren ohiko garbiketa zerbitzua kontratatzea.
-Aurrekontua: 500.000 pezeta, hilero, BEZa barne.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 9:00etatik 14:00ak arte.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A9811253