154. ALDIZKARIA - 1998ko abenduaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (1990ko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioari buruzko espedientea, epe horretan egoki juzkatzen diren alegazioak onartuko direla.

Eskatzailea: A.C. Dos Tudela, S.L. Jarduera: hotela, 4 izarretakoa. Tokia: Misericordia kalea (Misericordia zaharra eraikina) (057/98).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren bederatzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9811580