I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
AKATS ZUZENKETA, Osasun kontseilariak irailaren 23an emandako 131/1998 Foru Aginduarena. Foru Agindu horren bidez, zenbait oinarrizko unitate administratibo sortu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren menpeko Osasun Eskualde Oinarrizko batzuei atxikirik.
1998ko urriaren 9ko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako Foru Agindu horren testuan akatsik badela oharturik, ondoan, bidezko den zuzenketa transkribatzen da.
b) idazatiaren artikulu bakarrean, ondoko hau dioen lekuan: "b) Unitate administratiboaren burutza, Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoan".
Honela esan behar du: "b) Unitate administratiboaren burutza, Ermitagañako Osasun Eskualde Oinarrizkoan".
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita bederatzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.
Iragarkiaren kodea: A9810080