I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
270/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, 1998an saltokiak irekita egon daitezkeen igande eta jaiegunak aldatzen dituena.
Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko Legea osatzen duen urtarrilaren 15eko 2/1996 Lege Organikoarekin eta merkataritzako ordutegiei buruzko abenduaren 30eko 693/1996 Foru Dekretuarekin bat, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, 1997ko abenduaren 2ko Foru Aginduaren bidez, 1998an saltokiak irekita egon zitezkeen zortzi igande eta jaiegunak ezarri zituen. Horien artean, Iruñeko udalerrirako, azaroaren 29a zegoen.
Gero, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak, 1997ko abenduaren 12ko Foru Aginduaren bidez, xedatu du 1998ko abenduaren 30a izatea Iruñeko udalerriko jaieguna.
Hori horrela,
AGINDU DUT:
1. Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1997ko abenduaren 2an emaniko Foru Agindua, 1998an saltokiak irekita egon zitezkeen igande eta jaiegunak zehaztu zituena, aldatzea, eta, Iruñekoetarako, azaroaren 29aren ordez, azaroaren 30a ezartzea.
2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hemeretzian.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Ramón Bultó Llevat.
Iragarkiaren kodea: A9810779