II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C I N T R U E N I G O
Cintruenigoko Udalaren kontuhartzaile-diruzain lanpostu bat oposizio bidez aldi baterako eta bitarteko moduan betetzeko deialdia
Herri honetako Udalak honako deialdi hau onetsi zuen 1998ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran:
1.-Deialdi honen xedea da kontuhartzaile-diruzain lanpostu bat bitarteko izaeraz eta oposizio bidez betetzea. Beste eginkizun batzuk ere izanen ditu eta Cintruenigoko Udalaren zerbitzuetan aritzeko izanen da.
2.-Kontratua administratiboa izanen da eta urtebeteko iraupena izanen badu ere deitutako lanpostua jabetzan bete arte luzatu ahalko da.
3.-Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuan dauden Langileen Estatutua onesten duen 251/93 Dekretuak eginiko sailkapeneko B mailari dagokion lansaria izanen du. Lanaldia zerbitzuaren beharrak zein diren ikusita finkatuko da, urtero onesten den egutegiarekin bat etorriz.
4.-Bete beharreko eginkizunak:
-Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren barne fiskalizazioa eta kontrola.
-Kudeaketa ekonomiko-finantzariorako eta aurrekontuen kudeaketarako aholkularitza, aurrekontuen proiektuei, ordenantzei eta zerbitzu berriak jartzearen egokitasunari buruzko txostenak, baita zerbitzu horien eragin ekonomiko-finantzarioaren ebaluaketa ere.
-Kontabilitate eginkizunak, kontu orokorren prestaketa eta aurrekontuaren likidazioa.
-Diruzaintza planak taxutzea, bulego horren esku dauden kobrantzak eta ordainketak eginik.
-Lan kontratazioek ekartzen dituzten eginbehar fiskal eta sozialak betetzea eta horien kudeaketa
-Horiez gain, etorkizunean lanpostu horien jabeendako ezar daitezkeen eginkizunak, haren esku uzten diren beste eginbehar ekonomiko-finantzarioak eta baita 6/1990 Foru Legearen 249 eta 294. artikuluetan aurreikusitakoak ere.
5.-Izangaien beharkizunak:
Izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, beharkizun hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusi izatea eta nazionalitate espainiarra izatea.
b) Ekonomia edo Enpresa Zientzietako diplomatu tituluaren jabe izatea, edo Zuzenbidekoarena, 6/90 Foru Legearen 251.2.b. artikuluaren arabera.
c) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ez izatea.
6.-Lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honen 19. oinarrian ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu aipatu beharkizun guztiak. Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beteak izan beharko ditu beharkizun horiek.
7.-Deialdian parte hartzeko eskabideak, IV. eraskinean agertzen den ereduaren araberakoak, Cintruenigoko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epearen barrenean, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Egun hori baliogabea balitz, epea hurrengo egun balioduneko ordu berean bukatuko litzateke.
8.-Eskabidearekin batera, espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideak ordaintzeko 3.000 pezeta ordaindu izanaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.
9.-Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan alkate udalburuak, ebazpen bidez, onartu eta baztertuen zerrenda argitara emanen du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Izangai bazterturik ez bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkian datu hori agertaraziko da eta izangaien zerrenda behin betikoa bilakatuko da.
10.-Bazterturiko izangairik bada, zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamar egun barrenean, erreklamazioak egin ahalko dituzte, eta akatsik egin badituzte, haiek zuzendu.
11.-Aipatu epea iraganik eta egon daitezkeen erreklamazioak ebatzirik, Alkatetzaren ebazpenaren ondoren onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
12.-Honako hauek osatuko dute epaimahai
kalifikatzailea:
Mahaiburua: Faustino León Chivite jauna, Cintruenigoko Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Fernando Basarte Mártinez jauna, Cintruenigoko Udaleko alkateordea.
Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontuhartzaile bat.
Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontuhartzaile bat.
Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko teknikari bat.
Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko teknikari bat.
Mahaikidea: N.U.K.F.eko teknikari bat.
Ordezkoa: N.U.K.F.eko teknikari bat.
Mahaikidea: Cintruenigoko Udalaren plantilako langileen ordezkari bat.
Ordezkoa: Cintruenigoko Udalaren plantilako langileen ordezkari bat.
Idazkaria: José María González Sesma jauna, Cintruenigoko Udaleko idazkari titularra.
Ordezkoa: Ana María Marín Fernández andrea, Cintruenigoko Udaleko funtzionarioa.
13.-Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan egon gabe. Gehiengoz argituko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen auzi guztiak. Era berean, epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietarako, edo batzuetarako soilik.
14.-Oposizioaren garapena:
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.
14.1.-Idatzizko proba teorikoa: eranskinean agertzen diren gaietatik bi garatu beharko dira. Gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira, eta proba honetan gutxienez ere hamar puntu eskuratzen ez duten izangaiak baztertuta geldituko dira.
14.2.-Idatzizko proba praktikoa: Nafarroako Udal bateko kontuhartzaile-diruzain lanetan ohikoak diren bi kasu praktiko idatziz garatu beharko dira. Kasu horiek II. eraskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke, eta baztertuta geldituko dira gutxienez ere hamar puntu eskuratzen ez duten izangaiak.
15.-Informatikako ezagupenak: proba praktiko batzuk egin beharko dira, erabiltzailearen mailako kontabilitateko eragiketekin zerikusia izanen dutenak. Proba honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke, eta baztertuta geldituko dira gutxienez ere 5 puntu eskuratzen ez duten izangaiak.
16.-Probetarako deia:
Ez dira nahitaez argitaratu beharko segidako proben egun, ordu eta tokiak, baina Cintruenigoko Udaleko iragarki oholean agertu beharko dira berrogeita zortzi ordu aurretik, hasitako probaren baten jarraipena bada.
17.-Identifikazioa eta beste:
Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den beste bat daramatela agertu beharko dute probetara. Oharretatik kopiatu edo probetan beste iruzurren bat eginez gero, berehala baztertuko da, bidezko izan daitezkeen beste jarduketa penalak ezertan galarazi gabe.
18.-Epaimahaiaren proposamena:
Oposizioko puntuazioak batu ondoren, epaimahaiak zerrenda bat osatuko du izangaiek lortutako puntuazioekin, handienetik txikienera, eta puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamen loteslea igorriko dio organo eskudunari.
19.-Agiriak aurkeztea:
Proposatzen den izangaiak jakinarazpena jaso eta 30 egun naturaleko epea izanen du Cintruenigoko Udaleko erregistro orokorrean honako agiriok aurkezteko:
a) Erregistro zibileko jaiotze aktaren ziurtagiria.
b) Zin egin edo hitz emandako aitorpena, Estatu, autonomi elkarte, probintzia, udal edo toki entitateko kargu, lanpostu edo funtziotik baztertua edo eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez dagoela dioena.
c) Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, baldin eta lehendik aurkeztu ez bada.
Oinarri honetan zehaztutakoa adierazitako epearen barnean betetzen ez bada, ezin izanen da izendapena egin ezta kontratazioa ere, eta eskubide guztiak galduko dira. Hori gertatuz gero, probak gainditu dituen eta puntuazioen zerrendan hurrengoa den izangaiaren alde eginen da izendapen proposamena.
20.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
Udalaren osoko bilkura da organo eskuduna, beharkizunak epearen barrenean eta behar den moduan betetzen dituen izangai proposatua izendatzeko.
Izangai proposatuak hilabeteko epean hartu beharko du karguaren jabetza, izendapena jakinarazten denetik aurrera, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan ezartzen den moduan zin egin edo hitz eman ondoren.
Aipatu epearen barrenean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiarekin beteko da hutsunea.
21.-Helegiteak.
Deialdiaren, bere oinarrien eta horiek ekarritako egintza administratibo guztien aurka, baita hautapen organoen jarduketaren aurka ere, helegite hauek jarri ahalko dira:
a) Administrazioarekiko helegitea, legeria orokorrean ezarritakoa, jurisdikzio horretan eskudun den organoari zuzendua.
b) Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Epaitegi horren ebazpen espresu edo ustezkoen aurka jo ahalko da administrazioarekiko aferen jurisdikzioan esku duten organoetan legeria orokorrari jarraikiz.
Deialdi hau Udal honek onetsi du, 1998ko urriaren 1eko osoko bilkuran onetsi ere.
Cintruenigon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren batean. Alkatea.
I. ERANSKINA
1. gaia.-Aurrekontuei buruzko oinarri klasikoak. Aurrekontuari buruzko kontzepzio klasikoaren krisia. Oinarri politikoak, kontabilitatezkoak eta ekonomikoak. Aurrekontu mota berriak. Aurrekontuaren ondorio ekonomikoak.
2. gaia.-Toki Udalbatzen aurrekontu orokorra. Edukia. Hura betetzeko oinarriak, eranskinak, prestaketa, izapidaketa, onespena, argitalpena eta indarra hartzea. Aurrekontuko aldaketak.
3. gaia.-Toki Udalbatzen aurrekontuen egitura. Kontzeptu orokorra. Dirusarrera eta gastuen sailkapena.
4. gaia.-Finantza-kudeaketaren kontrola. Kontrol motak. Administrazio kontrola. Kanpoko kontrola edo jurisdikzionala. Kontrol politikoa edo parlamentarioa.
5. gaia.-Toki korporazioen kudeaketa ekonomikoaren fiskalizazioa. Barreneko fiskalizazioa. Fiskalizazio organo eta prozedurak. Kontuhartze eta diruzaintza eginkizunak: esparrua eta edukia.
6. gaia.-Toki korporazioen kudeaketa ekonomikoaren fiskalizazioa. Kanpoko fiskalizazioa. Nafarroako Kontu Ganbara. Eskumenak, eginkizunak, osaketa.
7. gaia.-Toki ogasunen baliabideak: eskubide publikoko dirusarrerak eta eskubide pribatuko dirusarrerak. Kontzeptua eta motak.
8. gaia.-Toki ogasunen baliabideak. Tributu baliabideak: tasak, kontribuzio bereziak eta zergak.
9. gaia.-Toki ogasunen baliabideak. Estatuko eta Nafarroako Foru Komunitateko tributuetan parte hartzea. Dirulaguntzak. Kreditu eragiketak.
10. gaia.-Toki ogasunen baliabideak. Tributuez besteko baliabideak: herrilurretako probetxamenduak, urbanizazio kuotak, bestelako prestazioak. Prezio publikoak, isunak, zehapenak eta gainerako baliabideak.
11. gaia.-Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa. Egitura eta edukia. Haren ondoriozko printzipioak. Toki Administrazioan dituen oihartzunak.
12. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/88 Foru Legea. Finantza eragiketak. Diruzaintza, kontrola eta kontabilitatea.
13. gaia.-Nafarroako toki administrazioa. Antolakuntza eta administrazioa. Toki entitate motak. Antolakuntza eta funtzionamendua. Eskumenak. Toki Udalbatzetako kideak.
14. gaia.-Nafarroako toki ogasunen baliabideak. Foru Komunitateko tributuetan parte hartzea. Transferentzia arruntak. Kapital transferentziak. Toki azpiegituretako obren Hirurteko Plana.
15. gaia.-Nafarroako toki administrazioaren kontratuak. Izaera eta motak. Administrazio kontratua. Kontratuen osagaiak. Baliozkotasuna eta baliogabetasuna.
16. gaia.-Kontratazio prozedura. Kontratua prestatzeko prozedurarako aurrekontuak. Kontratazioaren bermeak.
17. gaia.-Toki entitateen ondasunak: kontzeptua eta motak. Ondasunen sailkapen juridikoaren aldaketa. Herri ondasunak. Ondasunen erregelamendua. Inbentarioa: eraketa, egitura eta prestaketa.
18. gaia.-Harreman juridiko-tributarioa. Kontzeptuak: izaera eta elementuak. Zergagaia. Nozioa eta sailkapena. Subjektu pasiboa. Tributu antolamenduan jarduteko gaitasuna. Helbide fiskala.
19. gaia.-Zerga-oinarria: kontzeptua eta zehazteko erregimena. Baloreen egiaztapena. Likidazio-oinarria. Karga-tasa. Tributu zorra.
20. gaia.-Dirubilketa. Borondatezko epea. Premiamenduzko bidea. Preskripzioa. Zorrak iraungitzeko bestelako erak. Bermeak. Entitate laguntzaileak.
II. ERANSKINA
1. gaia.-Kapitalizazio soil eta konposatuko erregimeneko finantza eragiketak. Zati-denboretarako hitzarmenak.
2. gaia.-Deskontu soil eta konposatuak. Kapitalizazio konposatuko erregimeneko kapital baten egungo balioa. Kapitalizazioko batezbesteko balioak. Kapitalizazio konposatuko interesen ordezkapena. Mugaeguna, arrunta eta batezbestekoa. Korrituen hainbesteko baliokideak eta deskontuak, osoak eta zatikatuak.
3. gaia.-Errenta benetako, finko eta aldakorrak, progresio aritmetiko eta geometrikoan.
4. gaia.-Errenta finko eta aldakorren bidez amortiza daitezkeen maileguak. Aitzinduriko korrituak eta amortizagarriak dituzten maileguak, amerikar sistemaren bidezkoak. Jesapen arruntak, primadunak, lotedunak eta azken kupoia ordaindu gabeak. Errenta aldakorren bidez amortiza daitezkeen jesapenak eta urtero aldatzen den efektiboaren bidez haren guztirakoak amortizatzen direneko jesapenak. Jesapenen bihurketa.
5. gaia.-Tasak sortzen dituzten zerbitzu publikoen kostuaren kalkulua.
6. gaia.-Kontabilitate publikoa. Funtsezko oinarriak. Sektore publikoa. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra. Kontabilitate publikoaren faseak.
7. gaia.-Toki administraziorako kontabilitate instrukzioa. Kontabilitate eragiketak. Dirusarreren aurrekontuko kontabilitatea. Gastuen aurrekontuko kontabilitatea. Beste eragiketen kontabilitatea: ibilgetua; kreditu eragiketak; beste ente publiko batzuen baliabideen administrazioa; bestelako eragiketak.
8. gaia.-Aurkeztu beharreko kontuen egoerak eta eman beharreko informazioa. Aurrekontuen emaitzaren eta diruzaintzako gerakinaren kalkulua. Kontu orokorra. Toki entitatearen eta haren erakunde autonomoen urteko egoera eta kontuak. Merkataritzako sozietateen kontuak. Entitatearen osoko bilkurarendako eta kudeaketa organoendako argibideak.
9. gaia.-Toki administrazioaren kontabilitatea. Kontzeptu eta helburuak. Aurrekontuetako aurreikuspenak. Eskubide nahiz beharkizunen onarpena eta likidazioa. Dirusarreren bilketa eta gastuen ordainketa. Dirusarrera eta gastu espedienteen azterketa fiskala. Aurrekontuaren likidazioa.
10. gaia.-Diruzaintzaren administrazio kontabilitatea. Diruzaintza egoerak. Dokumentazioa. Emaitzen zehaztapena. Dirusarrera eta gastuen soberakinak. Diruzaintzako gerakinak: ondorioak.
11. gaia.-Toki administrazioaren kontabilitatea. Aurrekontuetako kontu orokorrak eta ondarearen administrazioa. Aurrekontuko balio lokabe eta osagarrien ondasunen kontuak. Dirubilketaren kontuak. Azterketa eta edukia. Prestaketa, izapidaketa eta onespena.
III. ERASKINA
Izena adinez nagusia
N.A.N. zk.a ................. Jaioteguna
Sorlekua
Helbidea ................. Kalea .............. Zk.
Posta kodea ................ Telefonoa
Zure aitzinean agertu eta azaltzen du:
Cintruenigoko Udalaren zerbitzuetan aritzeko den kontuhartzaile-diruzain lanpostua, beste eginkizun batzuk ere izanen dituena, oposizioa eginez, aldi baterako, bitarteko izaeraz eta administrazio kontratu bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.
Deialdian ezarritako ezintasun bakar bat ere ez duela.
Eskabideak aurkezteko adierazitako epea bukatzen den egunean behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
Horrenbestez,
Eskabide hau onartzea eskatzen du eta hortaz, onartua izatea arestian aipatu lanpostua betetzeko deialdian.
.............(e)n, 1998ko ..........aren ...(e)an.
Iragarkiaren kodea: A9809862