142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Aipatu deialdiko (1998ko irailaren 23ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) 4.3 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak ondoko ebazpena eman du:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian

Onartuak:

LASHERAS GIL, MARIA ROSARIO

Baztertuak: inor ere ez.

2. Ariketak egiten hasteko eguna, ordua eta tokia zehaztea: 1998ko abenduaren 2an, 09:30etan, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko bulegoetan.

3. Zerrenda hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hemeretzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9810715