II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I L L A F R A N C A
Lehiaketa publikoa
Villafrancako Udalak, 1998ko abuztuaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketarako deialdia egitea, ondoko obra kontratatzeko:
Xedea: Villafrancako herriguneko argiteria publikoa berritzea.
Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.
Kontrataren aurrekontua: 52.909.907 pezeta (BEZa barne).
Obrak egiteko epea: bost hilabete.
Proposamenak aurkeztea: Villafrancako (Nafarroa) Udaleko erregistro orokorrean (Plaza de España, 1), hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko arratsaldeko hirurak bitarte; egun hori balioduna izan ezean, epea ondoko lehen egun balioduneko ordu berean bukatuko da.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan azaltzen direnak.
Udaletxeko bilkuren aretoan irekiko dira plikak, Udaletxeko iragarki ofizialen oholean behar bezala iragarri ondoren.
Obrari buruzko dokumentazio teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Tuterako (Nafarroa) Gonzalo Sagasti kopiadendan (plaza Pasaje Comercial), Avenida de Zaragoza, 41ean.
Villafrancan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9810692