II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoa, Milagrosako espaloiak berritzeko
Alkateak 1998ko azaroaren 12an emandako ebazpenaren bidez deialdia egin da Milagrosako espaloiak berritzeko obrak kontratatzeko. Baldintzak ondokoak dira:
Kontratuaren xedea: Milagrosako espaloiak berritzea.
Adjudikazio era: lehiaketa publikoa.
Enpresaren sailkapena: C taldea, 1. azpitaldea, b maila; C taldea, 6. azpitaldea, d maila.
Kontrataren aurrekontua: 59.989.467 pezeta.
Egiteko epea: lau hilabete eta erdi gehienez ere, eta hiru eta erdi gutxienez ere.
Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan azaltzen direnak. Agiriek originalak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: lehiaketaren prentsako iragarkian zehaztuko dira eguna, ordua eta tokia.
Proiektua lizitatzaileen eskura dago, hura azter dezaten, obren bulegoan (Merkatu kalea, 11-3.).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hemezortzian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
ESKABIDE EREDUA
Izena
Herria
Helbidea
(Eta Iruñean, jakinarazpenetarako )
NAN zenbakia: ..................
Neure izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz
Izena
Milagrosako espaloiak berritzeko obren baldintza pleguaren zein aurrekontuaren eta planoen berri izan dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, .......................... (letraz) .......... pezetatan, eta gehienez ere .................... (letraz) .......... hilabetetan.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9810691