142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U L E B R A S

Belar enkantea

Tulebrasko Udalak, enkante publikoa eginen du Tulebrasko jurisdikziopeko belarrak saltzeko 12 urterako. Hasierako prezioa 535.000 pezetakoa izanen da

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da Udaletxean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaseigarren egun naturalean, eguerdiko hamabietan. Posturak 1.000 pezetakoak izanen dira.

Parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek hasierako prezioaren ehuneko 10 jarri beharko dute aldez aurretik fidantza gisa.

Espedientea eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Tulebrasen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamaikan. Alkatea, Victorino Torres Melero.

Iragarkiaren kodea: A9810601