142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I L D O T Z

Lehiaketa, "Zildozko (Ezkabarte) hilerria konpontzea" proiektuko obrak adjudikatzeko

Zildozko Kontzejuak "Zildozko (Ezkabarte) hilerria konpontzea" proiektuko obrak adjudikatuko ditu.

Kontrataren exekuzio aurrekontua: 827.798 pezeta (BEZa barne).

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: kontrataren aurrekontuko ehuneko 2.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko ordu batean.

Aurkezteko tokia: Zildozko Kontzejuetxea (Ezkabarte).

Proposamenak irekitzeko eguna: eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko hamar egun baliodunen barrenean.

Baldintzen plegua eta espediente osoa interesatuen eskura daude Zildozko Kontzejuetxean zein Copy Print kopiadendan (Paulino Caballero, 38).

Zildotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita seian. Kontzejuburua, José María Elizalde Zulet.

ESKABIDE EREDUA

Izena

Herria

NAN zenbakia

Neure izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz (dagokionaren arabera):

Izena

"Zildozko (Ezkabarte) hilerria konpontzea" obren kontraturako lehiaketako klausula ekonomiko- administratibo partikularren berri izan dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala aipatu agirietan ezarritakoari hertsiki jarraikiz, ............. (letraz) ................ pezetatan (BEZa barne), ........... epean.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9810600