II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C O R T E S
Enkantea, "Ur hornidurako sareen zati bat berritzea (lehen fasea)" izeneko obrak adjudikatzearren
Era: plegu itxiaren bidezko enkantea. Presako tramitazioa.
Xedea: Ur hornidurako sareen zati bat berritzea (lehen fasea) izeneko obrak egitea.
Hasierako prezioa: 42.225.685 pezeta, BEZa barne.
Egiteko epea: sei hilabete.
Behin-behineko bermea: kontrataren aurrekontuko ehuneko 2.
Eskaintzak aurkeztea: Cortesko Udaleko erregistro orokorrean, hamairu egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina eta azken eguneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Egun hori balioduna izan ezean, epea biharamunean bukatuko da, ordu berean. Irgarki honen bukaeran doan ereduari lotuko zaizkio eskaintzak.
Eskaintzak irekitzea eta adjudikazioa: arestiko epea bukatzen den egun bereko arratsaldeko ordu batean.
Proiektua eta baldintza ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude Udal honetako idazkaritzan.
Cortesen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamaikan. Alkatea, Antonio García Felipe.
ESKAINTZA EKONOMIKOA
Izena
Herria
Helbidea
NAN edo IFZ zenbakia
Neure izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz (dagokionaren arabera):
Izena
Cortesko ur hornidurako sareen zati bat berritzea (lehen fasea) izeneko obren proiektuaren zein baldintza ekonomiko-administratiboen berri izan dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala proiektuari hertsiki lotuz .................... (letraz eta zenbakiz) ........ pezetaren truke, BEZa aparte.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9810598