II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoa, irekia eta presakoa, "1999an Arantzadi kiroldegian sorospen lanak, makineriaren funtzionamendua eta garbitasuna" kontratatzeko
-Kontratuaren xedea
"1999an Arantzadi kiroldegian sorospen lanak, makineriaren funtzionamendua eta garbitasuna" kontratatzea.
-Esleipen bidea
Prozedura irekiaren bidez, eta lehiaketa izanik esleipen bidea.
-Kontrataren aurrekontua
40.844.092 pezeta (B.E.Z. barne).
-Behin-behineko fidantza
816.882 pezeta.
-Proposamenen aurkezpena
Lehiaketan parte hartu nahi duten enpresek Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte beren proposamenak, Herriko Etxean, 31001, Iruñean (Nafarroa). Horretarako epea dute iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu biak arte. Hala ere, epea egun baliogabe batean bukatzen bada, hurrengo egun baliodunean ere aurkezten ahal dira proposamenak.
Enpresa interesatuek gutunazal bat aurkeztu beharko dute, eta haren barnean bertze hiru: batek A letra eramanen du agerian (1. eranskina) eta eskatutako dokumentazio pertsonala sartuko da han; bertze batek B letra eramanen du agerian (2. eranskina) eta dokumentazio teknikoa sartuko da han, eta hirugarrenak C letra eramanen du agerian (3. eranskina) eta proposamen ekonomikoa izanen du bere baitan.
Hiru gutunazaletan enpresaren izena agertuko da. Baita ondoko hau ere: "1999an Arantzadi kiroldegian sorospen lanak, makineriaren funtzionamendua eta garbitasuna" kontratatzeko lehiaketa publikoan parte hartzeko proposamena.
Gutunazal guztiak itxita egonen dira eta lizitatzaileak edo hura ordezkatzen duenak sinatuta.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan baimenduriko erregistro ofizialetako batean aurkeztu badute proposamena, enpresek horren berri eman beharko dute eskaintzak jasotzeko epea akitu baino lehen, Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kirol alorreko Idazkaritza Teknikoari zuzenduriko telefax edo telegrama baten bidez (Faxa: 948-420550). Bi baldintzak bete ezean, ez da proposamena onartuko.
Zernahi gisaz, aipatu epearen ondoko hamar egun naturalak iragan eta proposamena jasotzen ez bada, ez da, gertatuak gertatu, inoiz ere onartuko.
Proposamenak aurkezteak enpresariak plegu hau inolako baldintzarik gabe onartzea dakar berez, baita erantzukizupeko aitorpena ere, Iruñeko Udalarekin kontratuak egiteko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.
-Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatzen diren agirien jatorrizkoak aurkezten ahal dira edo, bertzenaz, indarrean dagoen legeriaren arabera kautotu diren kopiak.
A gutunazala
Izenburua: "Dokumentazio pertsonala ", 1. eranskinaren ariora ondokoen gaineko agiriak edukiko ditu:
a) Enpresaren izaeraren gaineko ziurtagiriak:
1. Enpresaria bakarra denean, Nortasun Agiri Nazionalaren edo erregelamenduaren ariora haren ordezko den agiriaren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotasuna aurkeztu beharko du.
2. Enpresa pertsona juridikoa denean, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean behar bezala inskribatutako eraketa eskrituraren eta, dagokionean, aldaketaren kopia baimendua edo notarioaren lekukotasuna ere aurkeztu beharko da.
3. Bertze baten izenean agertu edo proposamenak sinatzen dituztenek notarioaren ahalorde askietsia aurkeztuko dute, eta enpresa pertsona juridikoa baldin bada ahalorde horrek Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribaturik egon behar du. Halaber, ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo erregelamenduaren ariora haren ordezko den agiriaren fotokopia kautotua edo notario baten lekukotasuna aurkeztu beharko da.
b) Erantzukizunpeko aitorpen berariazkoa, batetik, lizitatzaileak edo haren legezko ordezkariak sinatua, eskaintza-egileak jarduteko gaitasun osoa duela eta, bertzetik, ez enpresa lizitatzaileak, ezta haren administratzaileek ere, ez dutela 6/1990 Foru Legearen 229. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluan ezarritako debeku eta bateraezintasunik.
c) 816.882 pezeta, erran nahi baita, 3. oinarriak dioen bezala, kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, baldintzen pleguan adierazitako zenbatekoa, behin- behineko fidantzatako Iruñeko Udalaren esku utzi izana egiaztatzen duen agiria. Fidantza abal bidez aurkezten bada, Iruñeko Udaleko Idazkaritzan askietsi beharko dute.
B gutunazala
Izenburua: "Dokumentazio teknikoa", 2. eranskinaren ariora ondokoen gaineko agiriak edukiko ditu: t5 a) Gaitasun teknikoaren gaineko ziurtagiriak.
Enpresarien gaitasun tekniko edo profesionala, beren ezagupen teknikoak, eraginkortasuna, esperientzia eta fidagarritasuna kontuan harturik neurtu behar da, eta honela egiaztatuko da:
Kontratazio honetakoarekin ikusteko izanik, azken urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien erantzunkizunpeko aitorpena, horien zenbatekoa, datak eta onuradun publiko nahiz pribatuak barne, eta gainera, ondoko baliabideak -denak nahiz bakarren bat- erabiliz:
1. Enpresarien eta enpresako zuzendaritzako langileen titulazio akademiko eta profesionalak eta, bereziki, kontratua gauzatzeko ardura izan duten langileena.
2. Azken hiru urteetan plantilan nahiz zuzendaritzan banaz-bertze izandako langile kopuruaren zehazten duen aitorpena.
3. Enpresariak kontratua gauzatzeko eskura dituen materialak, instalazioak eta talde teknikoa zehazten dituen aitorpena.
b) Gaitasun finantzario eta ekonomikoaren gaineko ziurtagiriak:
Enpresariek agiri bidez egiaztatu behar dute beren gaitasun finantzario eta ekonomikoa, eta horretarako aitorpen bat egin beharko dute azken hiru ekitaldietan enpresak egindako negozio kopuruaren gainean. Hura, beti ere, ez da ehun eta berrogeita hamar milioi (150.000.000) pezetakoa baino gutiago izanen. Aldi bakoitzeko zenbatekoa zehaztu behar da, kopuru horietan zer kontzeptu sartzen diren xehekatuz.
c) Europako Batasuneko herrietako enpresek, aurreko zenbakietan adierazitako agiriez gain, delako herrian Espainiak duen enbaxadak luzatutako despatxua aurkeztu beharko dute. Bertan egiaztatuko da, legeen arabera, kontratatzeko eta obligazioak hartzeko gaitasuna baduela.
Proposamena enpresaren izenean sinatzen duen pertsonaren aldeko ahalorde askietsia aurkeztu beharko da.
Era berean, zinezko deklarazioa egin beharko da, kontratutik zuzenean nahiz zeharka sor daitezkeen gorabehera guztietarako, Espainian diren edozein mailatako epaitegien eta auzitegien jurisdikziopean jarriko delakoa.
Europako Batasunekoak ez diren herrietako enpresek, aitzineko lerroaldeetan eskatutako agiriez gain, herri bakoitzean Espainiak duen enbaxadaren txostena aurkeztu beharko dute. Hartan egiaztatuko da enpresaren etorkiko herrian onartzen dela Espainiako enpresek administrazioarekiko kontratuetan parte hartzea, funtsean antzekoak diren baldintzetan.
Atzerriko enpresek eraketa agiriak ofizialki gaztelerara itzulita aurkeztu beharko dituzte, eta horiek jatorrizkoak beharko dute izan edo notario batek edo administrazioak kautotutako kopiak.
d) Lana egiteko erabiliko diren giza-baliabideak:
Lanean erabiliko diren langileen deskribapena, argi eta garbi adieraziz egin beharreko lan bakoitzari atxikitako jende kopurua.
e) Egin beharreko lanaren plana:
Eginbehar guztiak egiteko lan planaren deskripzio zehatza. Laneko txanda ezberdinak, jaiegunak, oporrak, bajak, etab. betetzeko sistemaren azalpena.
C gutunazala
Izenburua: "Proposamen ekonomikoa".
a) Gutunazal honetan proposamen ekonomikoa sartuko da. Hura proposamenaren 3. eranskinean agertzen den eredu ofizialarekin bat etorriko da, eta zenbatekoak pezetatan baizik ez dira adieraziko.
Enpresa batzuk elkarturik aurkeztuz gero, agiri bat aurkeztu beharko dute, hitz emateko solidarioki beteko dituztela kontratutik eratorritako eginbeharrak. Hartan enpresa bakoitzaren partaidetza zehaztuko dute, baita nor den haien ordezkari edo ahaldun bakarra, kontratutik heldu diren eskubide eta betebeharrak, hurrenez hurren, erabili eta betetzeko ahalorde askietsia duena. Hori guztia, Kontratuei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
b) Lizitatzaile bakoitzak "C" gutunazal bakarra aurkezten ahalko du, baina horretan sartzen ahalko dira, kontratuaren xedea dela eta bidezko juzkatzen diren irtenbide guztiak, lehiaketa honetako oinarri tekniko eta mugak kontuan izanik.
c) Ondorio guztietarako, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta aplikatzen ahal diren gainerako tributuak sartutzat joko dira proposamen ekonomikoan.
d) Aipatutako eskaintza makinaz idatzita eta lizitatzaileak sinatuta aurkeztuko da. Kontratazio mahaiak onetsi den ereduari lotzen ez zaizkion eskaintzak baztertzen ahalko ditu, baita omisioak, hutsegiteak eta marratzeak dituztenak ere, eskaintza kontuan hartu ahal izateko administrazioak ezinbertzeko dituen datuak garbiro jakitea eragozten badute.
-Aurkezteko tokia eta epea.
Lehiaketan parte hartu nahi duten enpresek proposamena aurkeztu beharko dute Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean (Herriko Etxea, 31001, Iruña, Nafarroa), iragarkiaNafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamahirugarren egun naturaleko 14:00ak baino lehen. Zernahi dela, epea egun baliogabean bukatzen bada, ondoko lehen egun baliodunean aurkezten ahalko dira proposamenak.
Proposamenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan baimenduriko erregistro ofizialetako batean aurkezten dituzten enpresek horren berri eman beharko dute eskaintzak jasotzeko epea akitu baino lehen, Iruñeko Udalari zuzenduriko telefax edo telegrama baten bidez. Bi baldintzak bete ezean, ez da proposamena onartuko.
Zernahi gisaz, aipatu epearen ondoko hamar egun naturalak iragan eta proposamena jasotzen ez bada, ez da, gertatuak gertatu, inoiz ere onartuko.
-Pleguak irekitzea.
Zazpigarren egun naturalean, eskaintzak aurkezteko azken egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 13:00etan, Iruñeko Udalaren bulegoetan (Zapateria kalea, 40). Pleguak irekitzeko adierazitako eguna baliogabea edo larunbata bada, egintza hau hurrengo egun baliodunean eginen da.
-Argibide gehiago.
Baldintzen plegua eta behar dena Iruñeko Udalaren Argibide Bulegoan daude.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hamaseian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.
Iragarkiaren kodea: A9810577