142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iragarkiaren zuzenketa: Aldamio eta osagarrien zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdia, 1998ko azaroaren 13an argitaratua

"Proposamenen aurkezpena" izeneko atalean akatsik badela oharturik, hitzez hitz honela baitio: "Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean, azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen".

Eta horrela behar du: "Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean, azken egun balioduneko arratsaldeko biak baino lehen".

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hamahiruan. Alde Zaharraren Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

Iragarkiaren kodea: A9810576