142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U T E R G A

Hasierako onespena arau subsidiarioetako aldaketari

Utergako Udalak, aurtengo irailaren hogeita bostean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioetako hirigintzako araudiko aldaketa puntuala, Udalak berak industri lurzorurako sustatua. Espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin eta ondorioak izan ditzan.

Utergan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Carlos Javier Donamaría Macaya.

Iragarkiaren kodea: A9809858