II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
16. unitatea-arauak aldatzea
Etxarri-Aranazko Udalak, 1998ko urriaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:
"Ikusirik arau subsidiarioetan 16. unitatea dela-eta ezarritako mugak ez datozela bat Udalak sustatuko dituen babes ofizialeko familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko planteamenduaren garapen proposamenarekin, ezta Sortzez Garbiaren mojei erositako lurzatiarekin ere, aho batez erabaki zen, legezko erabateko gehiengoz alegia, unitatearen mugaketa berria, zeinaren arabera handitu eginen baita lurzatia mojen eraikinerantz. Orobat erabaki zen 16. unitatearen aldaketa hori 15 egun balioduneko epean jendaurrean paratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz."
Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: A9809857