142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

16. unitateari buruzko xehetasun azterlana

Etxarri-Aranazko Udalak, 1998ko urriaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik 16. unitateari buruzko xehetasun azterlana, babes ofizialeko familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko Udalak erosi duen lurzatiari buruzkoa, Carlos Rebollo Arbizu arkitektoak egina, eta kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 98 eta 119. artikuluetan xedatutakoa, erabaki zen xehetasun azterlana hasiera batez onestea eta jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz."

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A9809856