II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
17. unitateari buruzko xehetasun azterlana
Etxarri-Aranazko Udalak, 1998ko urriaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:
"Ikusirik 17. unitateari buruzko xehetasun azterlana, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko Carlos Ijurco arkitektoak Etxarri-Aranazko Udalak agindu zion legez egina, eta kontuan harturik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 98 eta 119. artikuluetan xedatutakoa, HB eta EAJren botuekin, legezko erabateko gehiengoarekin alegia, erabaki zen xehetasun azterlana hasiera batez onestea eta jendaurrean paratzea 15 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz."
Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamabostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: A9809855