142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez gero, alegia, Miguel A. Ciria Lagunas jaunari arrantza arloan indarra duen arauteria hausteagatik irekitako 42/98 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio.

624/1998 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Miguel A. Ciria Lagunas jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zuelakoan, Foruzaingoak 1998ko urtarrilaren 15ean egindako salaketa ikusirik.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Miguel A. Ciria Lagunas jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Ana Miral Equioiz andrea, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiroko Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hemezortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

KARGU PLEGUA

42/98 esp.

1. Salatua: Miguel A. Ciria Lagunas.

Helbidea: Descalzos k., 50, 2.a C - Iruña

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 1998ko urtarrilaren 15ean, 4:00etan, Leurtzako urtegian, Urrotzen.

3. Salatutako egintzak: 400 igel gorri harrapatzea, arrantza baimenik izan gabe, arrantzarako debekualdian, gauez eta argi elektrikoaz lagundurik.

4. Hautsitako arauak:

Arau-hauste arinak:

a) Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 111. artikuluaren 2. idazatian ezarritakoa, arrantzagai ez diren espezie ez babestuak baimenik gabe harrapatzeagatik.

b) Artikulu bereko 4. idazatian ezarritakoa, 27.2.B) artikuluari dagokionez, debekaturik dauden baliabideak erabiltzeagatik (argi elektrikoa).

c) Aipatu Foru Legearen 119. artikuluaren 11. idazatian ezarritakoa, arrantza gauez egiteagatik.

Arau-hauste larriak:

-Martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 120. artikuluaren 8. idazatia, baimenik gabe arrantza egiteagatik.

-Martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 120. artikuluaren 13. idazatia, arrantzarako debekualdian arrantzan aritzeagatik.

5. Zehapen proposamena: 520.002 pezeta, honela banatuta:

-200.000 pezeta, aipatu 111. artikuluan azaltzen den arau-hauste arin bakoitzeko, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114.1.a) artikuluari jarraikiz.

-20.000 pezeta, aipatu Legearen 119. artikuluan azaltzen den arau-hauste arinagatik.

-50.001 pezeta, 120. artikuluan azaltzen den arau- hauste larri bakoitzeko, aipatu Foru Legearen 122.a) eta b) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hurrenez hurren.

-Arrantza baimena lortzeko desgaitua izanen da hiru urtez.

Hori guztia martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 106. artikuluan ezarritakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murrizketa deusetan galarazi gabe.

6. Kalteordainak: ez da bidezko eskatzea, harrapaturiko igelak bizirik askatu baitziren beren natur habitatean ustezko arau-hausleen aurrean, Foru Lege horren 102.2 artikuluaren arabera.

7. Beste zehapen batzuk: ez da bidezko.

8. Arrainen eta tresnen destinoa. Arrantza-arteak dekomisatu egin ziren eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Interesatuak 3.000 pezetaren truke jaso ahalko ditu legezkoak direnak, behin isun nagusia ordaindu ondoren.

Basa Fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hemezortzian.-Instruktorea, Ana Miral Equioiz.

Iragarkiaren kodea: A9810132