I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
391/1998 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legeak ezarritako Batxilergoan, izanen duen osaketa juridikoa ezarri, eta, aldi berean, ikastetxe horri Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate batentzat behin-behineko baimena ematen diona.
Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan, 1998/99 ikasturtetik aurrera, batxilergoa emanen duten ikastetxeen funtzionamendurako antolaketa pedagogikoaren arloko irizpideak eta ikasleen sarrera, onarpena eta matrikulazioa arautzeko jarraibideak eman zituen otsailaren 17ko 44/1998 Foru Aginduaren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko asmoz (martxoaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Carlos Pestana Galván jaunak, Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen titularra ordezkatuz, eskatu du Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan izanen duen osaketa juridikoa finka dezatela. Izan ere, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, irakaskuntza horiek emateko baimena eskuratu zuen, Legeak indarra hartu zuenean Batxilergoko ikastetxe homologatua baitzen.
Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan burututako eskolatze prozesuan erakutsi da ikastetxeak behin- behineko hezkuntza beharrei erantzun behar diela, aipatutako hezkuntza mailan baimendu zaion gehienezko kapazitatea gainditzen dutenei.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoren indarrez, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legean finkatutako Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan, Iruñeko "Ursulinas" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak izanen duen osaketa juridikoa zehaztea, Foru Agindu honen 3. idazatian adierazten den bezala.
2. Batxilergoa era mailakatuan ezartzekoa denez, 1998/99 ikasturtean ikastetxean Batxilergoko lehen maila irakatsiko da, eta, behin-behinekoz, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, egun baimenduta dituen baldintzen arabera. UBIko ikasketak 1999/2000 ikasturtearen hasieran iraungiko dira, Batxilergoko 2. maila ezartzearekin batera.
3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan sartuko diren ikastetxearen datuak ondokoak dira:
Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.
Izen berezia: "Ursulinas".
Ikastetxearen helbidea: Agoitz kalea, 1.
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Titularra: Urtsulatar Jesusenak.
Baimentzen diren irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Natur eta Osasun Zientziak" modalitateetan.
Osaketa juridikoa:
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, gehienez ere 360 ikasle postu.
-"Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa": 2 unitate, gehienez ere, 70 ikasle postu.
-"Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa": 4 unitate, gehienez ere, 140 ikasle postu.
4. Eskolatze beharrek hartaratuta, ikastetxeak, Batxilergoko lehen mailan, "Natur eta Osasun Zientziak" modalitatean, unitate bat gehiago edukitzeko baimena izanen du, behin-behinekoz, 1998/99 ikasturtean zehar. Baimen hori Batxilergoko 2. mailara luzatuko da, 1999/2000 ikasturtean barrena, eta unitate horretarako baimena 1999/2000 bukatutakoan kenduko da.
5. Eskolatze beharrek hartaratuta, orobat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan, 1998/1999 ikasturtean zehar unitate bat gehiago edukitzeko baimena ematen da, behin-behinekoz.
6. Baimendutako ikasle postuen kopuruari buruz Foru Agindu honen 3. atalean ezarritakoa gora-behera, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren 12, 13 eta 14. artikuluetan ezarritakoa aplikatu ahal izanen da (irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Dekretu horren bidez Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legean bildutako ikasketak Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeko egutegia ezarri zen.
7. Erregistro datuak, Foru Agindu honen 3. atalean bildutakoak, aldatu beharra ekarriko duen ikastetxearen egitura aldatu nahi izanez gero, ikastetxeak Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren baimena beharko du, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
8. Baimen hau baliorik gabe utzi ahalko da aurreko puntuan aipatu Foru Dekretuko laugarren tituluan xedatutako kasuetan.
9. Ebazpen honen kontra interesatuek errekurtso arrunta paratu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jakinarazi edo argitara eman eta hilabeteko epean.
10. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
11. Foru Agindu hau igortzea ukitutako ikastetxera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxe Atalera, Eskolatze eta Estatistikaren Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9809982