142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Itza eta Oltzan instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki hark dakarren onura publikoaren deklarazioa. 6358 G.T. - JAA/jlp espedientea.

Urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola, S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Itza eta Oltzan.

c) Instalazioaren xedea: alde horretako hornidura hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "STR Orkoien-STR Irurtzun I" izeneko 66 kV-ko aireko linearen deribazioa, 0012 zk.ko euskarria; LA-175, isolamendu eseki berriarekin; hormigoi eta metalezko euskarriak 3.596 metrotan, bukaera 00-38 zk.ko euskarrian, eta deribazioa 00-25 zk.ko euskarritik, 38 metrokoa; LA-175, bukaera "Norton" E.Z.raino doan deribazioko 06-01 zk.ko euskarrian, Aratzurin (Oltzako udalerria) eta Itza, Aldaba eta Zuastin (Itzako udalerria).

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 15.503.036 pezeta.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan (Erletokieta kalea, 2) aztertu ahal dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak idazki bikoiztuan aurkez daitezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epearen barnean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita bederatzian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9810086