142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Valtierra eta Arguedasen instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki hark dakarren onura publikoaren deklarazioa. 6357 G.T. - JAA/jlp espedientea.

Urriaren 20an eman ziren 2617/66 Dekretuaren 9. artikuluan eta 2619/66 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola, S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Valtierra eta Arguedas.

c) Instalazioaren xedea: alde horretako hornidura hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: linea berria, 13,2 kV-koa, lurpeko irteera Valtierrako STRn; DH-Z1-240 30 metrokoa 00-01 zk.ko euskarriraino, non aireko bihurtzen baita, 7.584 metro; LA-110, bukaera 00-40 zk.ko euskarrian; handik 203 metroko tartearekin lotzen da, 01-02 zk.ko euskarria, Tutera-Arguedas STR linean; halaber, 92 metroko tartearekin Tutera-Arguedas STR linean, Tuterako norabidea, LA-30; Valtierra eta Arguedasko udalerrietan.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 18.805.245 pezeta.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan (Erletokieta kalea, 2) aztertu ahal dadin eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak idazki bikoiztuan aurkez daitezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epearen barnean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita bederatzian.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9810085