I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1417/1998 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako gernu-inkontinentziarako zurgagailuen hornidura eta banaketaren kontratazioa esleitzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du gernu-inkontinentziarako zurgagailuak hornitu eta banatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako gernu-inkontinentziarako zurgagailuak hornitu eta banatatzea.
-Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia.
-Lizitazioko prezioa: 400.000 pezeta.
Honela banaturik:
LOTEAK ZENBATEKOA
I.-lotea. Egonaldiak 114.000.000 pezeta.
II.-lotea. Anbulatorioko eriak 286.000.000 pezeta.
-Ez da behin-behineko bermerik eskatzen.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak.
-1998ko azaroaren 17an igorri zen Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera.
-Proposamenen aurkezpena: 1999ko urtarrilaren 8a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1999ko otsailaren 18ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
Administrazio klausula partikularren plegua eta proiektua lizitatzaileen esku daude, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39). Tfnoa: 948-429045. Faxa: (948)429384.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena).
Iragarkiaren kodea: A9810665