I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1319/1998 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte- laguntzaile izateko lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, María Angeles Goya Aribe andreari esleitzen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15ean emandako 423/98 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomorako gizarte-laguntzaile izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hura 1998ko maiatzaren 29ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Lehiaketako Epaimahai kalifikatzaileak lehiakideen puntuazioaren araberako zerrenda eman eta lanpostu hutsa aukeratu ondoren, bidezko da lanpostua esleitzea interesatuaren eskaeraren arabera.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoko gizarte-laguntzaile izateko lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, honako honi esleitzea:
María Angeles Goya Aribe andreari, Osasun Publikoaren Institutuko lanpostu huts bat (plantilako zenbakia: 66932).
2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3.-Izendatutako lehiatzaileak lanpostuaren jabetza hartu behar du izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epearen barrenean. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.
4.$Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio Kudeaketako atalburuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri zerbitzuburuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9810089