142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1318/1998 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Susana Arnedo Arriarán andrea, Lizarrako Ospitaleko 2. solairuko Erizaintza unitateburu izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, jardunean edo bitarte baterako arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Susana Arnedo Arriarán andrea, Lizarrako Ospitaleko 2. solairuko Erizaintza unitateburu, bitarteko gisa, izendatzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

3.-Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9810135