I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1315/1998 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Isabel Aramburu Juanena andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ama-haurren 2. solairuko Erizaintza unitateburu, bitarteko gisa, izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, jardunean edo bitarte baterako arituko direnak, izendatzeko ahalmena.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoko funtzionarioa den Isabel Aramburu Juanena andrea Bideko Ama Birjina Ospitaleko Ama-haurren 2. solairuko Erizaintza unitateburu, bitarteko gisa, izendatzea.
2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3.-Ebazpen hau igortzea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9810137