142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1270/1998 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa eta O.O.L.T.ko medikua den den Angel Rodríguez Sánchez jauna, Cascanteko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari, bitarteko gisa, izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, jardunean edo bitarte baterako arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den Angel Rodríguez Sánchez jauna, Cascanteko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari, bitarteko gisa, izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamaseian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9809832