142. ALDIZKARIA - 1998ko azaroaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

328/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, Juan Pedro García-Granero Márquez jauna Tuterako notario izendatzen duena.

1998ko irailaren 7an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako Ebazpenaren bitartez (irailaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), zenbait notariotzatan hutsik zeuden notario lanpostuetarako lehiaketa iragarri zen. Horietako bat Tuterakoa da.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluak dioenaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroan lan egin behar duten notarioen izendapena egitea.

Agindu hori betetzearren, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari aipatu lehiaketaren espedientea bidali dio.

Hortaz, Notariotzari buruzko Erregelamenduaren 91 eta 96. artikuluetan eta Notariotza Barrutiari buruzko urriaren 14ko 2038/1994 Errege Dekretuan xedatutakoa aplikatuz, bidezko da Foru Komunitate honetan hutsik zegoen notario lanpostua bete behar duen izangaiaren izendapena egitea.

Horiek horrela, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamaseiko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Juan Pedro García-Granero Márquez jauna Tuterako notario izendatzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hamaseian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9810720