127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

915/1998 EBAZPENA, urriaren 6koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioak eta Iruñeko Arte Eskolak darabilten "Blanca de Navarra" I.P. zaharraren garbiketa arrunta egiteko zerbitzua 1999rako kontratatzeko baimena eman eta kontratazio hori arautuko duten administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioak eta Iruñeko Arte Eskolak darabilten "Blanca de Navarra" I.P. zaharraren garbiketa arrunta egiteko zerbitzua 1999rako kontratatzeko.

-Mota: lehiaketa.

-Xedea: "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorioak eta Iruñeko Arte Eskolak darabilten "Blanca de Navarra" I.P. zaharraren garbiketa arrunta egiteko zerbitzua 1999rako kontratatzea.

-Aurrekontua: 480.000 pezeta hilabetean, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasi eta zazpigarren egun balioduneko 12:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9809231