127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 1998ko urriaren 9koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina eta Nafarroako Ospitaletako laborategietan Kudeaketa Integralerako informatika sistema ezartzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak lizitaziorako dei egin du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina eta Nafarroako Ospitaletako laborategietan Kudeaketa Integralerako informatika sistema ezartzeko lanen kontrataziorako, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: lan horiek kontratatu eta burutzea.

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 19.000.000 pezeta.

-Burutzeko epea: 1998ko abenduaren 31ra arte.

-Sailkapena: III. taldea, 3. azpitaldea, D) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 1998ko azaroaren 18ko 14:00ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1998ko azaroaren 26ko 13:00etan, Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuko bulegoetan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2-beheko solairua), bulegoko ordu eta egun baliodunetan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bederatzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: A9809431