127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen 3. artikuluari eta haren Erregelamenduaren 6. artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da Udaletxe honetan eta 15 egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea.

Izena: Imex Avícola, S.L. Jarduera: elikagai izoztuak biltegiratzea, gaur egun diren nabeak moldatuz, 4. poligonoko 154. hiri lurzatian -postarendako 3a-, Zudairiko Kontzejuan, biltegi bat sortzeko, elikagai izoztuendako bi ganbera eta aldageletarako alde bat paratu nahi baitira han.

Aipatu epearen barnean interesatu guztiek bidezko jotzen dituzten alegazio edo oharrak egiten ahal dituzte.

Ameskoabarrenen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren seian. Alkatea, Carlos Otamendi Baquedano.

Iragarkiaren kodea: A9809331