127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hau garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hamabortz egunetan, ondotik aipatzen den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Caparrosoko Udala. Jarduera: Caparrosoko (Nafarroa) Hierba de Vacas bazkalekuan, artegi baten egungo eraikuntza, usadioko "U" formakoa, aski hondaturik dagoena, eraikuntza berri batekin ordezkatzea (paratzea). Tokia: Hierba de Vacas bazkalekuan.

Caparroson, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren bian. Alkatea, Pedro Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: A9809196