127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jakinarazpen ediktua

Alkatetzaren ebazpena.-Ikusirik 273/98 zehapen espedientea, Alkatetza honek 98.06.09an eman ebazpenaren bidez abiarazia, eta alderdi interesatuari 98.06.25ean jakinarazia.

Ikusirik haren instrukzioan begiratu direla lege eta erregelamendu aldetik bidezko diren tramiteak, entzutea barne.

Ikusirik ebazpen proposamena, barne baitu aipatu jakinarazpena, alegaziorik aurkezten ez denerako,

Ebatzi dut:

1. Hau frogatutzat jotzea: aurtengo ekainaren 3an, 18:15ak aldera, induskailu batek asots gogaikarriak eragin zituen San Joan Bataiatzalea karrikako 2ko behe solairuan, 55 eta 60 dBA-ko asots mailara iristeraino, M.ª Asunción Guerrero erreklamazio egilearen etxeko hainbat aldetan.

2. Aipatutakoa arau-hauste administratiboa dela adieraztea, Udalaren Osasun ordenantzaren 276. artikuluak ezarritakoaren kontra Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko ekainaren 8ko 135/80 Foru Dekretuaren 15.2 artikuluari, Ingurugiroa babesteko kontrolari buruzko 16/89 Foru Legearen 28. artikuluari eta aitzinekoaren Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/90 Foru Dekretuaren 38. artikuluari dagokienez. Arau-hauste larria dela kalifikatzeko behar adina elementu daude.

3. Aquiles De Jesús Encarnasao jauna arau-hauste horren erantzule deklaratzea.

4. Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko zehapen prozedura ezartzen duen 227/93 Foru Dekretuaren 6 eta 7. artikuluetan, eta arestian aipatu 16/89 Foru Legearen eta 32/90 Foru Dekretuaren, hurrenez hurren, 34 eta 35. eta 44 eta 45. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, 25.000 pezetako zehapena ezartzea. Zenbateko hori murrizt daiteke 98.06.10ko jakinarazpenean adierazten zen bezala, eta ohartarazten da jakinarazi eta hilabetera ordaindu ez badu, premiamendu bideari ekinen zaiola ordainarazteko.

5. Alderdi interesatuari ebazpen hau jakinaraztea, administrazio bideari akabaila emateko. Ohartarazten da honako helegite hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-helegitea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, zehapena ezarri duen organoari helegitea paratzeko asmoaren berri eman ondotik.

b) Gora jotzeko helegitea, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko irailaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9808529