127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

368/1998 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Juan Inazio Lizarraga Lazkano jauna Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Bulegoko buru izendatzen duena, bitarteko gisa eta 1998ko uztailaren 1etik aurrera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 3ko 251/1993 Foru Dekretu Legegileak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Juan Inazio Lizarraga Lazkano jauna Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntza Bulegoko buru izendatzea, bitarteko gisa, 1998ko uztailaren 1etik aurrera.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9809226