127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

Kontagailuak irakurtzeko zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa

Tuterako Udalaren Ur Batzordeak presako lehiaketa iragarri du, kontagailuak irakurtzeko zerbitzuak kontratatzeko.

Proposamenak aurkezteko epea 13 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta horiek Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistroan aurkeztu behar dira, 11:00etatik 13:00etara.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Udalaren Ur Batzordearen bulegoetan, proposamenak aurkezteko epea akitzen den egunean, 14:00etan.

Klausula administratibo partikularren plegua Batzordearen bulegoetan dago ikusgai, Cuesta Estación, 2-beheitian.

Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren bederatzian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9809352