127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Herrilurren hasierako desafektazio-onespena

Leitzako Udalak, 1998ko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

1. Hurrengo lur komunalaren desafektazioa hasiera batean onartzea: 13.241 metro karratuko azalera, 3. poligonoko 462-G lurzatian. Lurzati hau Miguel Antonio Gogorza Zabaleta jaunarena den beste lurzati honekin trukatuko da: 13.241 metro karratuko azalera, 3. poligonoko 390. lurzatia.

Lur trukaketaren utilidade publikoa: hitzarmen transakzionalaren ondorioz sortzen diren eremu pribatuak ahal den neurrian elkartzea. Era honetan, lur komunalaren probetxamendu hobea lor daiteke.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta hogeita hamar eguneko epean udal idazkaritzan jendaurrean paratzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

Leitzan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren zazpian. Alkatea, Mikel Illarregi Elberdin.

Iragarkiaren kodea: A9809325