127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R A R A T S

Oihan enkantea

Kontzeju honek enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, Arkaldur alderdian dagoen probetxamendu hau saltzeko:

-Lote bakarra: 906 pago, 226 metro kubiko zur eta 436 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 2.236.000 pezeta.

Enkantea Kontzejuko aretoan eginen da, azaroaren 21ean, eguerdiko ordu batean eta, aurrez, lizitatzaileek hasierako prezioaren % 2aren dirusarrera egin beharko dute, behin-behineko fidantzatako.

Baldintzen plegua Kontzejuko aretoan dago, interesatuen eskura.

Arraratsen (Basaburua), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bederatzian. Kontzejuburua, María Consuelo Azpiroz Arrechea.

Iragarkiaren kodea: A9809324