127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Trafiko zehapenak

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik, Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta aplikagarria den gainontzeko legerian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da:

Espedientea: 161/98. Jabea: Ezquerro García, Pedro. Matrikula: NA-5428-Y. Tokia: Atarrabiako etorbidea, 19-27. Eguna: 1998-06-12. Ordua: 21:30. Zenbatekoa: 75.000 pezeta. Hautsitako araua: arduragabekeriaz gidatzea.

Espedientea: 175/98. Jabea: De Miguel Balduz, Israel. Matrikula: NA-9681-AC. Tokia: Divina Pastora, 11. Eguna: 1998-06-24. Ordua: 20:15. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Hautsitako araua: kasko babeslerik gabe zirkulatzea.

Isunak indarra hartzen duenetik hamabost egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Ordainketa epe horretan dirusarrerarik egin ezean, premiamendu bidez eginen da ordainarazpena.

Zehapen horien ezarpenaren aurka, aukeran, helegite hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, dagokion Sailean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean, aurrez, ediktua eman duen organoari helegiteko asmoaren berri emanez; edo,

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian zuzenean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Antsoainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bostean. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A9809112